Arrastoa uzteko zenbat modu ote daude? Eguzki galdatan lo hartu izanaren marka kolkoan, behin zauri izan zen orbana, maileguan hartu-emandako hitzak, harrespilak… Gauden lekurainoko bidea aztertzeko balio lezakete. Giza-jardueren inpaktua kuantifikatzeko moduen artean dago aztarna energetikoa eta kontzeptu horixe bera dakarkigute Estitxu Villamor eta Ortzi Akizu ikerlariek.
Erabiltzaileak zer egin dezake aztarna energetikoaren aurrean? Bada, hasteko, kontsumitzen duenaz kontzientzia har dezake eta ekinbideak aurkitu, egon badaude eta. Adibide gisara, SARETUZ Donostiako kontsumo eraldatzailearen sarea ezagutzera joan zaigu Maite Bidarte.

Poliziaren gehiegikeria salatu dute Legazpiko hainbat bizilagunek

«Covidari lotutako kexa berri asko izan ditugu eta lan egiteko giroa oso zaila izan da»

Dirudiena baino egoera epidemiologiko kaskarragoa

[14] Inguruko basoak ezagutu nahi?
