Zuzenean

Amaia Mayor [Satse]: «Ez dituzte erizain gehiago hartu txertaketarako; ez dakigu ezer zehatzik»

Nahikoa bete lan badira azken hilabeteetan eta datorren igandetik aurrera Covid-aren aurkako txertaketa lana gehituko zaie Lehen Arretako erizanei. Satse-ko Amaia Mayorrek esan duenez, momentuz ez dituzte langile gehiago kontratatu lan horietarako, baina arduradunak hasi dira trebakuntza jasotzen.  

Audio_placeholder

Amaia Mayor [Satse]: «Ez dituzte erizain gehiago hartu txertaketarako; ez dakigu ezer zehatzik»

Loading player...
Osakidetzako sindikatuek beste protesta egun bat izan dute asteazken honetan
Osakidetzako sindikatuek beste protesta egun bat izan dute asteazken honetan

Osasun arloko sindikatuek deituta mobilizazioen erdian harrapatu dugu Amaia Mayor, Satse sindikatuko ordezkaria. Aste hauetan guztietan ez da egoera hobetu, «Osakidetzaren estrategia langileen gehiago eskatzea» dela nabarmendu du, baina ez dutela bestelako neurririk jartzen mahai-gainean. Horren aurrean mobilizatu beste aukerarik ez dutela ziurtatu du. 

Izan ere, orain arte lan gutxi ez, eta igandetik aurrera koronabirusaren txertaketa kanpainan sartuko dira bete-betean. Momentuz, aurreratu duenez, ez dituzte giza baliabide gehiago jarri, eta Lehen Arreta mailako profesionalek «ez dute ezer zehatzik». Dakiten bakarra da igandean hastekoak direla. Hori bai, arduradunak izango direnak pasa den astean formakuntza saioak jasotzen hasi zirela kontatu du.   

Kontuan eduki behar da txertaketa kanpaina hau indarrean den gripearen txertaketarekin aldiberean egin beharko dutela. Zentzu horretan esan du «giza baliabide nahikoak» edukita, «askoz hobeto» eraman daitekeela, «segurtasun eta kalitate gehiagorekin». 

Jaurlaritza Logoa