Zuzenean
Markos Esteban 'Pini' Bigarren Kafera itzuli da 'Politikantuz' tartera Gabonei eskeinitako abesti batekin. Hona hemen letra:
"Familia eder bat,
Kasi postalekoa
Umeak jolasean
Irrian eta dantzan
10 elkartu gara
Ospatzeko gabon gaua
Mahian ez da ezer falta
Gu bai gara zorionekoak
Eta arbola baten azpian dauden gure ilusio denak dira diruz
Erositako maitasunaren eredu bat
Hara zer garen gu
Mundu ilun hontan bizi garen esklabu
Inor ez da sistema honetaz salbu
Dena ilusioa da ezer ez gara gu
Bizi zoriontsu ta ez galdetu zer izan liteke
Ez bazina mundu honetan jaio eta zendu
Nor zinake zu?
Ohial puxka baten bilduta lo egin bazenu
Nor zinake zu?
Gabonetan nator beste behin basearen gainean
Egunero bezala jarraituko dut nik lanean
Badira mila hitz ta historio nire burun barrena
Bakardadeari aurre egiteko egun hauetan
Familian ez dut ezagutu zoriontasuna
Loak ez dit laguntzen, ditut min gehiegi zainetan
Aspaldian bezala, burua bueltaka gauean
Esaidazu zer egingo duzun zuk gabon hauetan"