Zuzenean
Hitzak berak kontrasenak sor ditzakeela jakitun, "Kutsatu" leloa aukeratu dute antolatzeileek 2020ko Feministaldirako. Ez da ordea osasun gomendioak alde batera uzteko deia: bizi ditugun garai zailetan kultura feministaz kutsatu eta beste mundu bat sortzeko gonbitea baizik.
Astelehen eta asteartea tailerren egunak izan direla adierazi digu Leire San Martin , Feministaldiko koordinatzaileak, eta asteazkenetik aurrrera bestelako edukiak etorriko dira: mahaiinguruak, hitzaldiak, solasaldiak, irakurketak, eta bestelako hainbat emanaldi.
Tabakalera izango da 2020 Feministaldiaren egoitza, eta jaialdi presentzialaren aldeko apustua egin badute ere, izango da ekitaldiak online jarraitzeko modua ere. Egitaraua eta informazio guztia www.feministaldia.org aurkituko dugu.