Zuzenean

Txapeldun taberna [Gasteiz]: «Arduragabekeria galanta zen 40 egunen ostean ateak zabaltzea»

Asteburutik zabalik daude EAEko tabernak, baina ez guztiak. Batzuk ezin izan dute ireki euren herrietan egoera makurra delako; baina beste batzuetan, Gasteizko Aiztogile kalean, esaterako, «ardurak bultzatuta» mantendu dituzte itxita. Txapeldun tabernako Ustaritz Fernandez de Lezetarekin izan gara. 

Audio_placeholder

Txapeldun taberna [Gasteiz]: «Arduragabekeria galanta zen 40 egunen ostean ateak zabaltzea»

Loading player...
Gasteizko Aiztogile kaleko tabernak ez dituzte zabaldu asteburu honetan. (Raúl BOGAJO / FOKU)
Gasteizko Aiztogile kaleko tabernak ez dituzte zabaldu asteburu honetan. (Raúl BOGAJO / FOKU)

«Lojikak eta ardurak» eraman dituzte Gasteizko Aiztogile kaleko tabernariei euren establezimenduak ez irekitzera, Ustaritz Fernandez de Lezeta Txapeldun tabernako arduradunak esan digunez. «Sakrifizioa» egin dute, uste dutelako 40 egunen ostean tabernak zabaltzea «arduragabea» zela. Eta denborak arrazoia eman diela uste dute: «Asteburuan isunak izan dira nonahi; herritarrak egin nahi dituzte egoera honen erantzule». 

Txapeldun taberna, gau giroko taberna izanik, momentuz ez dakite noiz irekiko duten ere. Beste batzuk gaur zabalduko dute, eta gainerakoak asteak aurrera egin ahala. 

Arduradun politikoen kudeaketa ez dute begionez ikusi; laguntzak ere, iragarri dituztela, baina horiek kasu batzuetan oraindik ez dituztela ikusi egin dio Fernandez de Lezetak. Asteburuan, hain juxtu, SOS Ostalaritza plataformak deituta, mobilizazioak berriak egin dituzte «duintasunez» tratatu ditxatela exijitzeko. 

Jaurlaritza Logoa