Zuzenean

Kattalin Miner: «Mundua beste zapalkuntza batzuetatik begiratu nahi izan dut»

‘Turista klasea’ eleberria argitaratu du berriki Kattalin Minerrek. Kultur tartean izan da idazle hernaniarra, liburuan aurkezten digun bidaia berezi honi buruzko xehetasunak ematen.

Audio_placeholder

Kattalin Miner: «Mundua beste zapalkuntza batzuetatik begiratu nahi izan dut»

Loading player...
Kattalin Miner bere azken lanarekin. (Gorka Rubio / FOKU)
Kattalin Miner bere azken lanarekin. (Gorka Rubio / FOKU)

Konfinamenduaren alaba da 'Turista Klasea', Kattalin Minerren azken lana. Etxealdian azaleratu zitzaion oharkabean, barruan zeraman historia hau. Bidaia bat da Turista Klasearen ardatza, Euskal Herrian, jende askok ondo baino hobeto ezagutzen duen bidaia. Protagonistak Parisko Fresnes espetxera egiten duen bidaia kontatzen du, baina bidaia horren baitan beste hainbat barne bidaia ere sortuko zaizkio.

Bidea ondo ezagutzen duela agerikoa da Minerrek idatzitako lerroak irakurtzean. Bidaia hauek dakarten tentsioa, urduritasuna eta nekea ondo baino hobeto islatu ditu idazle hernaniarrak. Hirugarren pertsonan idatzi du lana, pertsonaiatik distantzia hartu eta bere nolakotasun propioak garatzeko aukera eman diolarik honek.

Kontraesan asko agertzen dira ‘Turista Klasea’-n, pertsonaia barrena mugiaraziko dioten ataka ezberdinetan jarri du Kattalin Minerrek, baina nagusitasun moralak alde batera utzita. Zapalkuntza desberdinen erakusleiho ere bada Minerren lana, ez da errepresio ezberdinen ranking bat, baina bai beste zapalkuntza batzuetatik mundua ikusteko ahalegina egiteko gonbit bat. Laguntasunak indar handia du lan osoan, alde batetik lagun duen presoarekiko duen laguntasuna, baina baita Parisen ostatu ematen dioten lagun txiletarrena ere.

Kartzelaz hitz egiten du, kartzelako bisiten erretratua egin nahi izan du, baina erakutsi nahi izan du badirela bestelako kartzela batzuk ere. Paris bera ere, bere kale argitsu eta dotoreetatik harantzago, kartzela erraldoi bilakatzen dela bizimodua ahal bezala aurrera ateratzen duten hainbat pertsonentzako ere.

Jaurlaritza Logoa