Zuzenean

Itziar Aizpurua: «Burgoskoa ez zen epaiketa arrunta izan, Gerra Auzi bat baizik»

50 urte pasa badira ere, Itziar Aizpuruak oso gogoan ditu Burgosko auzitegi militarraren aurrean epaitu gisa izandako bizipen guztiak. Orduko gazteen indarra eta borrokarako gogoa nabarmendu ditu, argi utziz herri oso bat kikiltzea zela auzi horren helburua. Ez zuten lortu, ordea.  

Audio_placeholder

Itziar Aizpurua: «Burgoskoa ez zen epaiketa arrunta izan, Gerra Auzi bat baizik»

Loading player...
Itziar Aizpurua, eserita daudenen artean hirugarrena. (Itziar Aizpurua funtsa)
Itziar Aizpurua, eserita daudenen artean hirugarrena. (Itziar Aizpurua funtsa)

Oso presente ditu Itziar Aizpuruak 1970eko abenduaren 3a. «Poztasuna» zen sentitzen zuten sentipena Burgosko auzitegi militarrera eraman zituztenean; zigor-eskaera larriak zituzten arren –kartzela zigorra batzuk, heriotza zigorra besteek– «herri oso baten indarra» sentitzen zuten atzean. Zutik jarri eta 'Eusko Gudariak' abesten hasi ziren unea ere kuttunenetakoa du: «Une epikoa izan zen».

Bizipen haietatik gazteek erakutsitako griña oroitzen ditu bereziki; mobilizazioak «han hemenka» ikusten ziren, eta «herri bat, bat eginik». 

Egungo gazteek, egoera konolikatua bizi badute ere, lekukotza hartu dutelakoan dago. 

Jaurlaritza Logoa