Zuzenean
Miren Dobaran Lakuako gobernuko Hizkutza Politikako sailburuordea gonbidatu dugu Naiz Irratira Euskararen egunean. Bihar amaituko den Euskaraldiaren bigarren edizioaren balorazio «oso ona» egin du. «Esan behar dut oso pozik gaudela, pandemiaren erdian egonda ere mugimendu handia ikusi da, poztasuna, ilusioa».
Ariguneen garrantzia azpimarratu du Dobaranek. «Ariguneak elkarteetan, lantokietan, leku ezberdinetan sortzen dira, adostasunez eta oso bide polita eta interesgarria zabaldu dute». Izan ere, gogoratu du helburua dela Euskaraldia entrenamendu bat izatea dela eta bukatzen denean «entitate, elkarte nahiz enpresetan aurrera jarraitzea erabileraren aldeko apustuarekin».
Hizkuntza ohiturak aldatzeko erronkari begira, sailburuordeak ezinbestekotzat jo du elkarlana, erakundeen eta gizarte mugimenduen arteko elkarlana, batak zein besteak, euskararen erabilera bultzatzeko helburua bere kabuz lortuko ez duelakoan.
Eta une honetan bi erronka nagusi aipatu ditu. Batetik, ume eta gaztetxoei begira, aisialdian, kirolean nahiz ingurune digitalean euskarak bere lekua lortzea, eta bestetik, eremu sozioekonomikoan argi azaldu du helburua: «enpresak euskaraz lan egiteko prestatu behar ditugu».