Zuzenean
Txikitatik erakutsi zuen bere dantzarako grina Edu Muruamendiarazek. Bere oinarrizko formakuntza dantza tradizionala da, 18 urterekin Donostiako Eskola Dantza Taldean sartu zen eta han eman zituen ondorengo urteak.
Euskal dantzaren arloan sari ezberdinak jaso ditu, Gipuzkoar Aurreskuko eta dantza solteko Euskadiko txapelduna izan da, besteak beste. Txapelketetan egindako lan bikainaz gain, asko izan dira egindako lanak: Donostiako zinemaldiko dantzari ofiziala izan da hainbat urtetan, Kepa Junkera, Oreka TX musikariekin edota Euskadiko gazte Orkestrarekin elkarlanean aritu da; Carlos Saura zinegile ospetsuaren “Iberia” filmean parte hartu zuen, Lucía Lacarra edota Igor Yebrarekin eszenatokia partekatu du, baita Crystal Fighters-ekin ere, etab.
1997an Aukeran Dantza Konpainia sortu zuen, dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dena. Horretarako, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hausten dute, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.
Gaur euskararen nazioarteko eguna izanik, eta Aukeran konpainiako azken lanak gaiarekin harreman zuzena duenez, gurera ekarri dugu, honi buruz eta bere ibilbideari buruz hitz egiteko.