Zuzenean

Naiz Irratia

Joseba Otondo: «Aroztegiako proiektuarekin neoliberalismoa modurik zakarrenean agertu zaigu»

Lekarotzen, Aroztegia eremuan 228 etxebizitza, luxuko hotel bat eta golf zelai bat eraiki nahi dituen Palacio de Arozteguia enpresak hirugarrenez salatu du Baztango alkate Joseba Otondo. Epailearen aurrean deklaratu eta biharamunean Naiz Irratian azaldu ditu egitasmoaren nondik norakoak.

Audio_placeholder

Joseba Otondo: «Aroztegiako proiektuarekin neoliberalismoa modurik zakarrenean agertu zaigu»

Loading player...
Joseba Otondo Baztango alkatea, 2018an Palacio de Arozteguia enpresak jarritako beste salaketa batengatik Iruñeko epaitegian deklaratu behar izan zuenean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Joseba Otondo Baztango alkatea, 2018an Palacio de Arozteguia enpresak jarritako beste salaketa batengatik Iruñeko epaitegian deklaratu behar izan zuenean. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Baztango udala eta herritarrak, guztiak daude duela 15 bat urte Palacio de Arozteguia enpresak aurkeztu zuen egitasmoaren aurka. Ordea, enpresa guztien gainetik ari dela eta egitasmoa baztertzen duten herritar nahiz ordezkari publikoen aurka ari dela azaldu du Baztango alkate Joseba Otondok. Bere hitzetan, dimentsio politiko zehatza du gertatzen ari denak. «Azken hamarkadan elite ekonomiko jakin batek gobernatu egin nahi du bere irabazi tasak handitzeko, neoliberalismoa modurik zakarrenean agertzen ari zaigu, soberan zaizkie erakundeak eta herritarren iritziak»

Jaurlaritza Logoa