Zuzenean

Bigarren Kafea

Iker Lauroba: «Udaberria oso urtaro zabala da eta hori islatzen saiatu naiz»

Audio_placeholder

Iker Lauroba: «Udaberria oso urtaro zabala da eta hori islatzen saiatu naiz»

Loading player...

Abenduan sartu berritan, orbel koloreko udazkenari agur esateko garaia hasi dela gogoratzen digu gaurkoa bezalako egun hotz eta goibelek. Negu gorriaren atarian, baina, Udaberri koloreko pop doinuekin gure aldartea alaitzeko helburuarekin Iker Lauroba gonbidatu dugu Bigarren Kafearen saio akustikoetara, eta harekin etorri da Leire Berasaluze ere.

Musikaren munduan Utikan eta Hamaika Bide taldeetan hasi ostean, anaia Haritzekin batera sortutako proiektuarekin ezagutu genuen Iker Lauroba 2004ean. Laurobarekin, hain zuzen ere. Pop-rock doinuak goxokiro jorratu zituzten 14 urtez.  

Taldeari agur esateko garaia iritsi zitzaion 2018an, baina oholtza gainean jarraitu du Iker Laurobak. Urte horretan, orain dela bi, abiatu zuen Urtaroen proiektua, Udazkena diskoarekin. Negua iritsi zen iaz, eta Udaberria aurkeztu digu orain. Aurreko bi lanetan baino doinu alaiagoak ondu ditu entzulearentzat. Baina, kasu, udaberriko euria bezala, hor dago bere-bere duen malenkonia kutsua ere.

Ohiko bide lagunekin egin du negutik udaberrirako bidea Ikerrek, tartean Leire Berasaluzekin. Diskoko hainbat abestiri ahotsa jarri die Leirek oraingoan ere, eta biak etorri dira gaurkoan gure estudiora. 

 

Jaurlaritza Logoa