Zuzenean

‘Braulio’ da izen bereko talde ondarrutarraren lehendabiziko lana

Hirukotea dira Braulio taldea osatzen dutenak. Eibar eta Ondarroa artean dabiltza eta bietatik du haien musikak, industriaren gordina eta kresalaren gatza. MusikHaria saioan izan dira beren estreinako lana aurkezten.

Audio_placeholder

‘Braulio’ da izen bereko talde ondarrutarraren lehendabiziko lana

Loading player...
Aurpegiak pertsianaren atzean gordeta agertu dira Braulio taldekoak beren lehen diskoko azalean.
Aurpegiak pertsianaren atzean gordeta agertu dira Braulio taldekoak beren lehen diskoko azalean.

Kepa Arakistain, Alex Ariznabarreta eta Ruben Bernedo aspaldiko ezagunak dira. Aurretik ere musika elkarrekin egindakoak, bestelako estilo batean, «aurrekoa musika ‘eskizoagoa’ dela esan daiteke» kontatu digu Arakistainek. Lau abesti mardulez osatutako lana besapean dutela etorri dira MusikHaria saiora.

Rockaren abaniko zabalean kokatzen da Braulioren musika, baina ez dauka estilo definiturik. «Rockaren bueltan egin jarraitzeko nahia nuen, baina beste patxada batean, beste lasaitasun batekin», esan digu Arakistainek. Eta lasaitasun hori transmititzen duten bitartean, zer pentsatua ematen duten mezuak biltzen dituzte. «Karroña asko dago, baina kontuz gurekin gero» esanaz ekin dio elkarrizketari Arakistainek, izan ere hori da beren ‘Karroña’ kantuan diotena.

Eguneroko ohiko egoeretan oinarritutako kantuak dira Braulio taldearen lehen lanean biltzen direnak. Zuzenekoetan beren kantuak aurkezteko deseatzen daude, izan ere ez dute aukera askorik izan egindako aurkezteko. Baina Durangoko Azokaren baitan, abenduaren 8an, sortu zaie aukera eta bertan izango dira daukaten guztia ematen.

Pertsiana igo eta aurpegiak ikusteko aukera emango digute beren musika entzuten dugun bitartean, beraz, Braulio taldekoek. Ea atzetik gehiago datozen.

Jaurlaritza Logoa