Zuzenean
2006ko martxoan hedabideetara agertu ziren hainbat sektore politikoko emakume, zer-eta, gatazkaren garairik korapilatsuenetako batean. Denbora atzera egosten ari ziren harremanak ziren, ordea, Nekane Alzelaik EAko legebiltzarkide izandakoak gogora ekarri duenez: «Gemma Zabaleta eta Jone Goirizelaia izan ziren kontaktuak hasi zituztenak, eta gerora batu ginen beste zenbait emakume».
Horren «auzi marduletan» emakumeak ikusteak, hainbat gora-behera sortu zituela kontatu du Alzelaik, baita euren alderdietan ere. Oztopoak ere izan ziren «ordura arte emakumeak gizarte gaietan ikustea ohituak» zirenen artean. Baina horiei aurrea hartu, eta «pentsamendu ezberdinei errespetua eta elkarrizketarako aukera jarri zituen mahai-gainean» Ahotsak-ek.
Orain, 15 urte joan diren honetan, emakume horiek elkarrizketaren alde egindako apustuaren zertzeladak bildu dituzte txosten batean; Bartzelonako Escola de Cultura de Pau-k osatu du. Abenduaren 2an, asteazken honetan ere jardunaldiak egingo dituzte nazioarteko hainbat testigantza bilduz.