Zuzenean

Dendaostea erakusleihora

Kultur tartean izan da Uxue Alberdi, 'Dendaostekoak' bere azken lana aurkezten. Kronika literario itxura hartu duen kontakizun hau idazteak ekarri dizkion erronkak izan ditugu mintzagai.

Audio_placeholder

Dendaostea erakusleihora

Loading player...
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi

Denda baten kronika literarioa dakar Uxue Alberdi idazleak 'Dendaostekoak' izeneko liburuan. Elgoibarko 'Pitxintxu' dendako Mari Jose eta Izaskunen begiradatik, azken 40 urtetako kontakizun gertukoa eta xumea. Urtebetez, asteazkenero bi orduz bildu da idazlea bi protagonistekin, grabagailua eskuan. Elkarrizketa hauek harilkatzea izan da Alberdiren lana eta funtsezkoa izan da bere hitzetan idazlea idaztera doana idazteko sentitzen duen bulkada eta intentzio literarioa bereiztea.

Elgoibarko San Frantzisko kalean dago, joan den 40 urtean Pitxintxu, Mari Jose eta Izaskun Estibaritz ahizpen denda. Ama eta izeba ditu Uxue Alberdik, bi dendariak, eta horixe izan du lehen erronka, gertuko kontakizun hau, kontakizun literario bilakatzeko bidean, guztia arroztea, distantzia hartzea.

Idazleak etengabe izan ditu dendaren hiru espazioak presente, erakusleihoa, denda eta dendaostea. Bi narratzaile hauei indarra ematen diena, Uxue Alberdiren iritziz, errotuta egotearena da, ahizpa bezala errotuta egotea baina baita herri eta komunitate batean oso errotuta egotea ere. Bi aldiz pentsatu gabe eman zioten baiezkoa Estibaritz ahizpek alaba, iloba, baina batez ere idazlearen proposamenari. Eskuzabaltasun eta ausardia keinu ederra. Alde batetik, alaba alaba dela, eta iloba iloba dela ahaztu eta idazlearengan azaldu duten konfiantzagatik. Bestetik, euren dendaostea erakusleihora ateratzeko ausardiagatik.

Jaurlaritza Logoa