Zuzenean

Naiz Irratia

Esther Saavedra: «Osakidetzak iragarritako neurriak oso eskasak dira ELA sindikatuarentzat»

Joan den astean Osakidetzarekin egiten ari ziren bileratik alde egin zuten ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek. Esther Saavedra ELA sindikatuko ordezkariak Naiz Irratian azaldu du zergatik: Osakidetzak bilera horretan hizpide zuten dokumentua filtratu zuen.

Audio_placeholder

Esther Saavedra: «Osakidetzak iragarritako neurriak oso eskasak dira ELA sindikatuarentzat»

Loading player...
Osakidetzako langileen mobilizazioa. (Marisol RAMIREZ/FOKU)
Osakidetzako langileen mobilizazioa. (Marisol RAMIREZ/FOKU)

«Bileran geunden bitartean prentsa oharra medioei helarazi zieten». Hori izan zen ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak bilera mahaitik altxatu eta alde egiteko arrazoi nagusia ELA sindikatuko Esther Saavedrak Informazioaren Harian azaldu duenez. Ez, ordea, bakarra. Nabarmendu du bilera aurretik ere ez zeudela batere ados Osakidetzak ez zuelako protestetan aldarrikatutako neurri bakar bat ere kontutan hartu.

Bilera horretan, Osakidetzak 196 profesional gehiago kontratatzeko asmoa erakutsi zuen, 21 milioi euroko inbertsioa egitekoa eta Lehen Arretako administrazioko langileen soldata Osakidetzako gainerako administrazioko langileekin parekatzeko asmoa ere bai. «Guretzako oso neurri eskasak dira». Saavedrak azaldu du neurriak ez direla nahikoak ELA sindikatuarentzat, kontuan hartuta Lehen Arretako langileek dutela orain Covid-19a antzemateko frogak egitearen ardura, eta iristen denean, txertoa ematearen ardura ere eurek izango dutela.

«Guk hitz egiteari ez dizkiogu ateak itxi». Gertatutakoa gertatuta ere, Saavedrak azaldu du berriro hitz egiteko prest daudela eurak behintzat, eta zerbait lortu arte mobilizazioak eta protestak deitzen jarraituko dutela iragarri du.

Jaurlaritza Logoa