Zuzenean

Bigarren Kafea

Daniel Lizarralde: «Artearekin eta mugimendu txikiekin gizartea asko aldatu daiteke »

Audio_placeholder

Daniel Lizarralde: «Artearekin eta mugimendu txikiekin gizartea asko aldatu daiteke »

Loading player...
Daniel Lizarralde lanean (zurjole.com).
Daniel Lizarralde lanean (zurjole.com).

Daniel Lizarralde (Donostia, 1975) margolariak bere amarengandik jaso zuen bere egonezin artistikoa eta adimen emozionala. Gerora, zur edo egurrearen lanketaren inguruko gaitasun teknikoak City & Guilds of London Art School-en eskuratu zituen. Hainbat ofiziotan aritu da, orain Zurjole Artisautza Akademian konpartitzen du ikasitako guztia.

Zurjolek jendeari sormena garatzeko espazioa eta ezagutza eskaintzea du helburu. Izan ere, Danielen hitzetan, «sortzeak eta geure burua erabilgarri sentitzeak hobeto sentitzen laguntzen gaitu». Bere hitzetan, bere garapen pertsonala garrantzitsua da oso bere filosofia artistikoan. Sukaldari gisa aritu izan da sei urtez, eta beste sei urtez psikiatrikoetako erizain laguntzaile gisa. Nabaria da Danielek bere lanarekiko duen pasioa; horregatik, bizitzan bere nahietako bat jendea sortzen duenarekin hunkitzea da, emozioak kudeatzearen garrantzia trasmitituz.

 

 

Jaurlaritza Logoa