Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Ainara Azpiazu 'Axpi': «Zer egin erabaki aurretik, nire burua entzun behar dut»

'Nire gorputzean bizi naiz' liburua argitaratu berri da Juan Kruz Igerabideren hitzekin eta Ainara Azpiazu "Axpiren" ilustrazioekin. Ilustratzailea kultur tartean izan da.

Audio_placeholder

Ainara Azpiazu 'Axpi': «Zer egin erabaki aurretik, nire burua entzun behar dut»

Loading player...
Ainhara Azpiazu eta Juan Kruz Igerabide
Ainhara Azpiazu eta Juan Kruz Igerabide

Euskaraldia dela eta, Martutenera bidean,  eta kotxea margoz kargatuta egin du geldialdi bat Ainara Azpizu "Axpik" gure deiari erantzuteko, auzoan mural bat egiteakoa da. «Kolore batzuk nituen buruan, baina dendara joan naizenean aldatu egin ditut». Atzo eta gaur, leku bera izan arren ez baitu dena berdin ikusten. Argitaratu den bere azken lanak eman digu Ainara Azpiazurekin hitzordua egiteko aitzakia: Juan Kruz Igerabideren hitzei berak jarri baitie irudia 'Nire gorputzean bizi naiz' liburuan. 

Amarekin bertsionatutako Norah Jonesen doinuekin hasi dugu saioa, duela urtebete pasa hil zitzaion amarekin egiten zituen moldaketak datozkio oraindik gogora 'Sunrise' ederra entzutean, haurtzaroko kontu izan ezezik, helduaroan ere ama-alaben jolas izaten jarraitzen zuten uneak oroituz. Lanerako musikarik bai? «Hasieran ez, zer egin nahi dudan erabi aurretik nire burua entzun behar dut».

Argitaratu den bere azken lanak eman digu Ainara Azpiazurekin hitzordua egiteko aitzakia: Juan Kruz Igerabideren hitzei berak jarri baitie irudia 'Nire gorputzean bizi naiz' liburuan. Haurrei zuzendutako lana da, eta bertan hitz jokoak, olerkiak eta asmakizunak proposatzen ditu Igerbidek. Gauza bera ote, galdetu diogu, olerki bati, ipuin bati edota asmakizun baiti irdudia jartzea? «Ez, inolaz ere, lehenengo aldia nuen esate batera asmakizun bat ilustratzen nuela, eta dagoeneko badut damu puntu bat, gehiegi esanarena edo, orain beste modu batera egingo nuke!» erantzun digu. Opari bat izan da "Axpi"rentzat lan hau egitea, amets bat egitate bilakatzea hein handi batean. Izan ere, ofizoan lehen hurratsak ematerakoan, ze idazleren hitzak ilustratu nahiko lituzkeen galde egitean, Juan Kruz Igerabide baitzetorkion beti burura. Oso gertukoa sentizten du Igerabideren idazkera, tradiziotik gertu, naturarekin harremanduna...Maite Larburu lagunaren doinuekin agurtu gara, 'Berdin bihurtu ginen' gero eta gehiago garen txakur berdeen kulubeko ereserki bikaina litzatekeela aldarrikatuz. Mila esker Ainara, plazer bat.

Jaurlaritza Logoa