Zuzenean

Naiz Irratia

Ana Mezo: «Indarkeria kasuak salatzeko instituzioetan gauza asko hobetu behar da oraindik»

Ana Mezo, Oneka Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen elkarteko bozeramaleak Naiz Irratian nabarmendu du indarkeria kasuak gsalatzeko bidea zailtasunez beteta dagoela. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean adineko emakumeek jasaten duten indarkeria salatu du Onekak.

Audio_placeholder

Ana Mezo: «Indarkeria kasuak salatzeko instituzioetan gauza asko hobetu behar da oraindik»

Loading player...
Oneka emakume pentsiodunen elkartea.
Oneka emakume pentsiodunen elkartea.

«Emakume izateak badakigu zer soposatzen duen, ba adineko emakumea izateak are gehiago». Era horretan mintzatu da Ana Mezo, Oneka Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen elkarteko bozeramalea Informazioaren Harian. Nabarmendu du urteetan etxebizitza berean bizi diren bikoteen kasuetan oso zaila dela zerbait salatzea, batez ere adin nagusikoen artean.

«Indarkeria kasuak salatzeko instituzioetan gauza asko hobetu behar da oraindik». Mezok adierazi du azken urteotan gora egin duela salatzen diren indarkeria kasuen kopuruak, baina oraindik ere traba asko daudela bide horietan. «Lehiatila askotatik igaro behar da kasu batzuetan, beste batzuetan telefonoan itxaronaldi luzeak egin behar dira...».

Jaurlaritza Logoa