Zuzenean

Ion GARATE

Jon Irisarri oso pozik Caja Ruralekin beste urtebeterako sinatu ostean

Caja Rural taldeak kontratu berritze ugari egin ditu azken egun hauetan, taldeak denboraldi bikaina egi duenaren seinale. Tartean izan dira Julen Amezketa, Álvaro Cuadros, Joel Nicolau eta Jon Irisarri, beste urtebetez arituko direnak. NAIZ Irratian izan da azken hau. 

Audio_placeholder

Jon Irisarri oso pozik Caja Ruralekin beste urtebeterako sinatu ostean

Loading player...
Jon Irisarri Porugalgo Voltako azken erlojuperako berotzen. / @CajaRural_RGA
Jon Irisarri Porugalgo Voltako azken erlojuperako berotzen. / @CajaRural_RGA

Azken egun hauetan izan dugu Caja Rural taldeak eginiko kontratu berritzeen berri, taldeak denboraldi ona egin duenaren seinale ziurrenik. Kontratua berritu dutenen artean dira Julen Amezketa, Álvaro Cuadros, Joel Nicolau eta Jon Irisarri, beste urtebetez arituko direnak. Hain zuzen, Jon Irisarri izan dugu gurean, 5. urtez profesionaletan arituko denak, eta kontratua berritzearekin «oso pozik» dagoela aitortu du, «are gehiago ezohiko denboraldi honetan».

Leaburukoaren ustez, «Espainia mailan talderik onena» izan dira denboraldi honetan. «Emaitzak ikusi besterik ez dago», dio Irisarrik. Bestetik, taldean giro oso ona dagoela dio eta horrek ere lagundu duela denboraldi on bat burutzerako orduan.

Datorren urtea, aipatu moduan, Irisarriren bosgarrena izango da profesional mailan. Zein helburu pertsonal dituen galdetuta, leaburukoak dio azken denboraldi honetan jauzi bat eman duela, batez ere konfinamenduaren ostean, eta datorrenari begira, lasterketetan «aurrean» ibiliko beharko duela dio, «etapak disputatzeko lehian».

Jaurlaritza Logoa