Zuzenean

Oihana Azkue

Gontzal Mendibil Iparragirreren larruan

Azaroaren 29an Iparragirreren jaiotzaren 200. mendeurrena ospatuko da Bilboko Arriaga Antzokian. 'Iparragirre' izeneko emanaldian, Gontzal Mendibil sartuko da abeslari urretxuarraren azalean, eta haren bizitzako pasarterik esanguratsuenen kontaketa musikatua egingo du primerako musikariz lagunduta.

Audio_placeholder

Gontzal Mendibil Iparragirreren larruan

Loading player...
Iparragirre
Iparragirre

Duela 200 urte, Iparragirrek dagoeneko bazuen kezka gure herria eta hizkuntzaren etorkizunaren inguruan. Bi mende igaro ostean baina, zailtasunak zailtasun eta oztopoak oztopo, hemen gaude, eta euskara bizirik da. Zer esango luke abeslari urretxuarrak burua jasoko balu? Gontzal Mendibilek argi du pozarren izango zela, euskaldunok horren gurea dugun etsipen eta ezkortasunerako joera aitortuta ere, euskarak gure ahoetan dirauelako.

Ez da gaurkoa zeanuriko abeslariak Iparragirrerekiko duen interesa eta miresmena, euskaldunon eta eusakduntasunaren ikur da Mend¡bilen hitzetan urretxuko bardoa. Horren erakusle da Gontzal Mendibilek Iparragirreren inguruan urte hauetan guztietan egin duen lan mardula, disko, liburu eta emankizunak besteak beste, eta 'Gernikako arbola' abestia euskaldunon ereserki izan dadin egiten ari den ahalegina ere.

Azaroaren 29an Bilboko Arriagan eskeiniko duen kontzetrua berezia izango da. Mendibil bera Iparragirrez karakterizatuta taularatuko da, eta musikari bikainak izango ditu lagun, Bilboko Musika Banda, Bilboko Koral elkartea eta Marife Nogales, Ainhoa Tabuyo, eta  Gorka Hermosa abeslariak kasu.

 

Jaurlaritza Logoa