Zuzenean

Naiz Irratia

Xochitl Karasatorre: «Motxiladun haur askok bederatzi hilabete daramatzate guraso bat edo biak ikusi gabe»

Adingabeen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Xochitl Karasatorre gonbidatu dugu Naiz Irratira. Uneotan aita du berak espetxean eta nabarmendu du zortea izan duela berak udan zehar aitari bisitaren bat egiteko. Motxiladun haur askok, ordea, egoera latza bizi dutela dio.

Audio_placeholder

Xochitl Karasatorre: «Motxiladun haur askok bederatzi hilabete daramatzate guraso bat edo biak ikusi gabe»

Loading player...
Ekaitz Zilarmendiren argazkia #PrestGaude
Ekaitz Zilarmendiren argazkia #PrestGaude

«Uneotan Euskal Herrian 89 adingabek dute gurasoren bat edo biak espetxean». Hori nabarmenduz hasi du Xochitl Karasatorrek Informazioaren Harian egindako elkarrizketa. Uneotan Espainiar estatuko espetxeetan aurrez aurrekoak bertan behera geratuta daudela azaldu du. «Nik zortea izan dut eta udan aita bisitatzeko aukera izan dut», dio.

Beste motxiladun haur askok, ordea, ez dute horretarako aukerarik izan eta horren ondorioz, martxoa inguruan izan zuten azken bisitatik gurasoak ikusi gabe daudela gaineratu du. «9 hilabetean gurasoak ikuste ezak erlazioa asko hoztea ekar dezake». Karasatorrek dio gurasoak bederatzi hilabetez ez ikustea gogorregia gerta daitekeela kasu batzuetan.

Pandemiak eragindako egoera honen ondorioz, haur askok ezin dute urrunera joan gurasoak bisitatzera. «Gurasoak Euskal Herrian izango balituzte ezberdina litzateke egoera». Konponbidea hori litzateke Karasatorrerentzat.

Jaurlaritza Logoa