Oihana Azkue

Hostoz hosto erantzi, Aran Santamaria

Urtarrilaren 30era arte ikusgai izango da Okendo Kultur Etxeko areto berrian 'Hostoz hosto erantzi' Aran Santamaria artista zumaiarraren erakusketa. Kultur tartean, irrati bidezko ibilaldia egin digu Santamariak bere erakusketako piezak aurkeztuz.

 

Audio_placeholder

Hostoz hosto erantzi, Aran Santamaria

Loading player...
Erakusketaren kartela
Erakusketaren kartela

Erabateko esperientzia sentsoriala proposatzen du Aran Santamaria artista zumaiarrak Donostiako Okendo Kultur Etxean ikusgai jarri duen erakusketan: 'Hostoz hosto erantzi' jarri dio izenburu, eta bere lanak egiterakoan liburuak biluzten dituen gisa, bere burua biluzi eta ikusteko ere balio izan diola azaldu digu artista zumaiarrak.

Maite du papera Aran Santamariak, eta zer esanik ez paperez egin daitekeen objekturik "perfektuena": liburua. Paerak eta liburuak abiapuntutzat hartuta ordea, mundu aske eta zabal bat proposatzen digute artista zumaiarraren obrek, karta azaletatik aterako diren letra zopak, edo erroskilla orez egindako hizkiak kasu.