Zuzenean
«Lehenago edo beranduago, zerbaitek lehertu egin behar zuen». Garazi Hach Embarekek Informazioaren Harian azaldu du Sahara Mendabaldean bizi den egoera benetan latza dela uneotan. «Bertan daudenek jasaten duten errepresioa sekulakoa da». Egoerak momentuz konpontzeko itxura gutxi duela dio Hach Embarekek eta Marokoko eta Espainiako gobernuaren aldetik ez du inolako laguntzarik aurreikusten. «Guk gure borrokarekin jarraituko dugu, jo eta ke».
ELA, LAB, Steilas, ESK, Euskadiko CCOO, Euskadiko UGT, CNT eta EHNE Bizkaia sindikatuek adierazpen bateratu batean saharar herriaren eta Fronte Polisarioaren borrokarekiko "elkartasun argia" adierazi dute eta azaroaren 21erako manifestazioak deitu dituzte euskal udalerrietan.