Zuzenean
'Myotones' taldeak konfinamenduaren erdian ikusi zuen argia, baita argia eman ere! Sorpresa ederra izan zen gernikarren lana. Jon De la Fuente eta Asier Ardanzak lau abestiz osaturiko lan laburra kaleratu zuten. Harrez geroztik, beste bi single argitaratu dituzte, garai bateko psikodelia gaur egungo soinuetara ekarri nahian. Prozesu horren emaitza, sentsazioetan oinarritzen den musika lasai eta espaziala izan da. Doinu horiek ihesbide moduan funtzionatzen dute bikotearentzat. Musika da Myotones osatzen duten kideen bizitzen oinarrietako bat. Haien sormena lantzen eta elkarbanatzen jarraitu nahi dute.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Gaztetan hasi nintzenean, ez nuen espektatiba handirik; iritsi zaidana esker onez hartu dut»
IRRATIA
«Udara honetan konfiantza eman zidaten eta maila ematen ari naiz»
Kirolak