Zuzenean
Abenduaren 16an jokatuko dira Espainiako Kopako lehen kanporaketako partidak. Astelehen honetan egin da zozketa Sevillan, eta bertan zen Anaitasuna, beste euskal talderen artean. Bada, azkoitiarrak Getaferen aurka jokatuko dute Kopako lehen kanporaketa Txerloian. Gurean izan dugu Xabi Soraluze Anaitasunako jokalaria eta azaldu du, nahiz eta ez zen hasiera batean nahi zuten aurkaria, «gustura» daudela egokitutakoarekin.
Partida gogorra aurreikusten da, baina Soraluzek garrantzia kendu nahi izan die honen inguruan egin diren adierazpenei. «Partida gogorra izango da noski, baina kontextutik atera gabe», dio Anaitasunako jokalariak.
Bestetik, Getaferen aurkako partidarako hilabete geratzen den honetan, ligan zentratu beharra dute azkoitiarrek asteburu honetatik hasita. Partida garrantzitsua dute Lagun Onak sailkapeneko azken sailkatuaren aurka.