Zuzenean

Oihana Azkue

Online bertso tailerra Londreseko Euskal Elkartean

London Basque Society Euskal Elkartearen online programazioa indarra hartuz doa. Pandemia garaiak indartu egin du ekintzak egiteko bide hau eta hilabete honetan bertan hainbat ekimen egingo dituzte. besteak beste online bertso tailer bat. Antton Peña, Londreseko Euskal Elkarteko kideak eman dizkigu azalpenak kultur tartean.

Audio_placeholder

Online bertso tailerra Londreseko Euskal Elkartean

Loading player...
Londreseko Euskal Elkartearen azaroko programazioa
Londreseko Euskal Elkartearen azaroko programazioa

Londresko Euskal Elkarteak pandemia garaieta  online programa indartu nahi izan du. Partaidetza libre eta doakoa da ekimen hauetan eta parte hartzeagatik elkarteko bazkidetza oparitzen dute,  parte hartzearekin euskal etxe honen jarduna indartzen laguntzen delako.

Antton peña, Euskal Elkarteko kidea izan dugu lagun kultur tartean, eta berak aurkeztu dizkigu azarorako programatu dituzten bi ekimenak.

Lehenengoa online pertso tailer bat da. Azaroaren 12an egingo da, Euskla Herrian 20:00ak direnean. Oihana Iguaran bertsolariak gidatuko du tailerra, eta izena emateko aski da eventslondonbasque@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea. Edonork, edonondik parte hartu dezake.

Bigarrena zinema emanaldi bat izango da. Azaroaren 20an, ostirala, Transgeneroen Oroimenaren Egunarekin (Transgender Day of Remembrance) bat eginez, “Mi Pequeño Gran Samurai” (2019) filmaren emanaldi eta debatea, Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Departamentuko Euskal Ikasketa Taldea lankide hartuta.

Jaurlaritza Logoa