Zuzenean

Ion GARATE

«Bizi dugun egoera ikusita beste urtebeterako sinatzea ez da txarra»

Izagirre anaiek Astanan jarraituko dute datorren denboraldian. Ion Izagirre, bi anaietako gazteena, izan dugu NAIZ irratian eta «pozik» agertu da kontratu berritzearekin. Bestetik, Espainiako Vueltan etapa garaipena lortuta, «gustura» agertu da egindako lanarekin.

Audio_placeholder

«Bizi dugun egoera ikusita beste urtebeterako sinatzea ez da txarra»

Loading player...
Ion Izagirre Formigalgo etapa garaipena ospatzen. (Ander GILLENEA/AFP)
Ion Izagirre Formigalgo etapa garaipena ospatzen. (Ander GILLENEA/AFP)

Ion eta Gorka Izagirrek Astana taldean jarraituko dute 2021 denboraldian. Gurean izan dugu Ion Izagirre, bi anaietako gazteena, eta Kazakhstango taldearekin beste urtebeterako sinatzearekin «pozik» dagoela azaldu du ormaiztegiarrak.

Frantziako Tourrean izandako erorikoaren ostean, hasieran «zalantzak» izan zituela aitortu du Astanako txirrindulariak, baina «erabat osatuta» iritsi zen Espainiako Vueltara eta etapa garaipena ere lortu zuen bertan, Formigalen amaitu zen etapan, hain zuzen. Ondorioz, «egindako lanarekin oso gustura» dagoela azaldu du Izagirrek.

Denboraldia amaituta, orain «etxekoekin egoteko» aprobetxatuko ditu atseden egunak ormaiztegiarrak, baina bizikletan ere bueltaren bat edo beste emango duela aitortu du, eguraldia aprobetxatuz.

 

Jaurlaritza Logoa