Zuzenean

Ion T.Barrena / Ainara Rodriguez

Karlos Zurutuza, Armeniatik: «Jendea lur jota dago, armeniar askoren artean haserrea da nagusi»

Armenia eta Azerbaijanek Nagorno-Karabajeko zonaldearen inguruan duten gatazka bertatik ari da ezagutzen Karlos Zurutuza kazetaria. Astearte honetan ezagutu den akordioa tarteko, bertakoak «etsituta» ikusi dituela azaldu du Naiz Irratian. Beirut-eko Elenaren zuzeneko testigantza hunkigarria ere jaso dugu. 

Audio_placeholder

Karlos Zurutuza, Armeniatik: «Jendea lur jota dago, armeniar askoren artean haserrea da nagusi»

Loading player...
Akordioa ezagutu ostean, horren aurka Parlamentua hartu zuten dozenaka herritarrek. (Karen MINASYAN/AFP)
Akordioa ezagutu ostean, horren aurka Parlamentua hartu zuten dozenaka herritarrek. (Karen MINASYAN/AFP)

Azken asteetan Nagorno-Karabajen inguruan gatazka biziagotu da Armenia eta Azerbaijan artean. Astearte honetan ezagutu da akordioa lortu dutela aldeek, baina ez da ondo hartua izan armeniarren artean, dozenaka herritarrek Parlamentua hartu baitzuten itunaren osteko protestetan. 

Egoera «etsigarri» horren argazkia baieztatu du Karlos Zurutuza kazetariak; azken egunetan bertan da gatazkaren azken ordukoa jarraitzen. Testigantza berezi bat ere ekarri du irratira: Beirutetik zonaldera joana den Elenarena. 17 urtez egon zen Elena Euskal Herrian bizitzen; ederki menderatzen du gaztelera, eta hunkituta azaldu duenez, «oso triste daude, baina bizitzak aurrera egiten du». Esker hitzak izan ditu Euskal Herriako elkartasunagatik. 

Jaurlaritza Logoa