Zuzenean

Amaia Zurutuza

Mohamed [Infernuko bizilaguna]: «Nora joango gara orain etxeratze agindua ezarrita dagoela?»

Donostiako Infernua eremuan bizi diren 100 bat pertsona desalojatzen hasi da Ertzaintza. Mohamed urtarriletik bizi zen bertan eta kale gorrian gelditu da. Garazi Montuschi Donostiako Harrera sareko kidearen eskutik jaso ditu Naiz Irratiak desalojatua izan den lagun baten hitzak.

Audio_placeholder

Mohamed [Infernuko bizilaguna]: «Nora joango gara orain etxeratze agindua ezarrita dagoela?»

Loading player...
Desalojoaren aurkako protesta. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Desalojoaren aurkako protesta. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Bart jarri zuen martxan desalojo prozedura polizia autonomikoak. Infernua deituriko eremuan hainbat eraikin huts daude eta bertan bizi izan dira etxebizitzarako sarbiderik ez duten 100 bat pertsona. Garazi Montuschi Donostiako Harrera Sareko kideak azaldu digu 40 bat mutil inolako irtenbiderik gabe gelditu direla.

Desalojoa ate joka zela jakinda, atzo iluntzean jende dezente elkartu zen Infernua eremuan. Azkenik, goizean iritsi da deslojoa. Montuschik zehaztu du Infernuko eraikin bat dela goizean ustu dutena. Antigua auzoaren bukaera aldean, unibertsitateetatik hiriaren kanpo alderantz joanda dagoen eremua fabrika ezberdinez osatuta dago eta bertan bizi ziren gehienak etorkinak dira. Lekua bera ez dela bizitzeko egokia, baina behintzat aterpe bat zutela gaineratu du Harrera Sareko kideak.

Donostian, beraz, bada aterperik ez duen jendea, asko Infernuan bizi ziren. Montuschik  salatu du ez dietela deslajoaren berri eman eta ez dietela alternatibarik eskeini.

Infernuan bizi zen Mohamedekin hitz egiteko aukera izan dugu Montuschiren eskutik. Haserre dagoela baieztatu du. Irailetik bizi izan da ostegun honetan desalojatu duten eraikinean.

Kalean dagoela azaldu du Mohamedek, ez duelako non bizi, zerbitzu publikoetara jo duela baina ez diotela laguntzarik eskeini. Etxebizitza bat, logela bat, bizileku bat behar duela aldarrikatu du lan bat bilatu eta aurrera egin ahal izateko. Urteak daramatza, ordea, kinka larrian. 2008ko krisitik ez dagoela lanik, eta azken 4 urteetan ez duela inolako lanposturik lortu azaldu du.

Eta orain kale gorrian dago, pandemia baten erdian, etxeratze agindua indarrean dela. Poliziak ikusiz gero, isuna jarriko dietela edo atxilotu egingo dituztela ohartarazi du etsipenez.

Konfinamendua ezarri zenean administrazio publikoek hainbat aterpe zabaldu zituztela baieztatu du Montuschik baina ez direla nahikoak. Krudelkeria hutsa da Donostiako Harrera Sareko ordekzariaren esanetan, egungo pandemia egoeran 100 pertsona kale gorrian uztea.

Jaurlaritza Logoa