Zuzenean

«Belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho transmititu izan diren kontaerak dira. Gaur egun
harritzeko modukoak, baina baserri giroan, joan den mendearen erdialdera arte,
naturaltasun handiz bizi izan direnak» azaldu digu Xanti Rodriguezek, 'Ospel' bere bigarren laburra aurkezteko eskatzean. Edaten du beraz mitologiatik, beldurrezko istorioetatik, fantasiatik, baina baita egiatik ere.
Iker Galartza da lan honetako protagonistetako bat, eta zuzendari azpeitiarrak aitortu digunez, orain arteko komedia erregistroetatik aldendu eta pertsonaia ilunago batean sakontzeko aukera izan du aktore tolosarrak.
Laburmetraiak nazioarteko ibilbidea izatea gustatuko litzaioke zuzendariari, ‘Lekaime’ bere lehen lanak egin bezala, eta abiapuntua Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko zinemaren astean izan du.


