Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

‘Kantu bat’ aurkeztu du Bulego taldeak MusikHaria saioan

Horrelaxe bataiatu du beren azken ekoizpena Azkoitiko boskoteak. Modu berezian egin dute gainera alaitasunari egindako ereserki honen zabalkundea.

Audio_placeholder

‘Kantu bat’ aurkeztu du Bulego taldeak MusikHaria saioan

Loading player...
Bizkaiko kostaldean grabatu dute 'Kantu bat' abestiaren bideoklipa 'Bulego' taldekoek.
Bizkaiko kostaldean grabatu dute 'Kantu bat' abestiaren bideoklipa 'Bulego' taldekoek.

BIME azokaren baitan BBK aretoan kontzertua eman eta biharamunean izan ditugu MusikHaria saioan Bulego taldekoak. «Garai hauetan kontzertuak emateak asko balio du eta zer esanik ez halako erakusleiho batean, oso pozik gaude izan dugun aukerarekin eta egin dugun lanarekin», kontatu digu Xabier Arrieta Bulego taldeko bateria-jotzaileak.

Kantua oso modu berezian iragarri dute. Euskal Herria alderik alde gurutzatu eta kartelez bete dute. «QR kodea irakurri eta mugikorrean bideoklipa ikusteko aukera eman dugu kartelaren bidez. Eguraldi txarra izan genuen, binaka Euskal Herriko lurralde ia guztietara iritsi gara eta 3.000 kartel jarri ditugu jendeak kantua entzun dezan. Eta pozik gaude jasotako erantzunarekin, oso pozik. Gainera, lan handia hartu genuen, baina eskerrak ez genuen atzeratu», aipatu digu Arrietak.

Getxoko kostan grabatutako irudiekin osatu dute bideoklipa, «hirigune handi batean grabatzeko aukera gehiago daudelako eta horregatik jo genuen bertara. Baina laster bestelako kontuak izango dira», aurreratu digu Arrietak.

Ez dakigu zer ote darabilten esku artean, izan ere aurten atera dute beren lehen EPa, taldearen izen bera daramana eta hura aurkezten ibili dira batean eta bestean Bulego taldekoak.

Bitartean, alaitasunari eta positibotasunari ereserki hau egin dio talde azkoitiarrak:

Jaurlaritza Logoa