Zuzenean

Bigarren Kafea

Pantxika Telleria Bideondo: «Dantza politikoa da, zentzu zintzoenean»

Audio_placeholder

Pantxika Telleria Bideondo: «Dantza politikoa da, zentzu zintzoenean»

Loading player...
Pantxika Telleria. EliralE.
Pantxika Telleria. EliralE.

Donibane Lohizuneko dantzari eta koreografoa da Pantxika Telleria Bideondo, baita Elirale dantza-konpainiako sortzailea ere. Ama Urruñakoa eta aita Azkainiekoa izanik, mendi eta arrantzale kulturak ditu barnean nahasirik. 

Hiru seme-alaben artean zaharrena, txikitatik izan zuen dantzarako zaletasuna eta Begiraleak dantza herrikoi taldean aritu zen. 13 urterekin gurasoei dantza ikasi nahi zuela esan zien. 

Harrezkero, dantza munduan buru belarri aritu da, bai sortzaile bezala, baita irakasle edota beste ardura batzuk izanda ere: Maritzuli dantza tradizionaleko konpainian formakuntzaren eta garapen teknikoaren arduradun ibili da, Gillet Lipszyk ballet eskolan dantza klasiko irakasle, heziketa munduan esku hartu du hainbat ikastolatan dantzaren hastapenak  4-11 urte bitarteko haurrei proposatzeko, Euskal Dantzarien Biltzarreko animatzaileen formatzaile gisa aritu da, etab. 

Pantxika Telleriak ez ditu dantzaren munduko etiketak maite, berak maite duena dantza bere osotasunean baita. Gaurkoan honi eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu Kafe Hutsa tartean, Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa