Zuzenean

Bigarren Kafea

«Urrea bezela, merkantzia modura erabiltzen dituzte etxebizitzak. Baina urrea ez da giza eskubidea»

Audio_placeholder

«Urrea bezela, merkantzia modura erabiltzen dituzte etxebizitzak. Baina urrea ez da giza eskubidea»

Loading player...
Maizterren Sindikatua.
Maizterren Sindikatua.

Hirien eguna izango da urriaren 31an eta Bigarren Kafean hirigintza feministaren inguruan aritu ginenean, aipatu genuen hainbat faktore zeudela hiriak guztiontzat ez izatea zekartenak. Orduan generoan zentratu ginen. Izan ere, generoa faktoreetako bat da, baina beste hainbat zeharkako arrazoi gehiago ere badaude hiriak integratzaileago edo baztertzaileago egiteko, eta aberastasuna, klase soziala, adina, arraza, osasuna, jatorri kulturala, dira segregazio kategoriak.

Faktore ekonomikotik abiatuta hirietan ematen diren prozesu konplexuetaz hitz egingo dugu gaur 'Push' dokumentaletik abiatuta. 

Egunetik egunera zailagoa da hiri batean bizitzeko etxebizitza topatzea, nahiz eta etxebizitza oinarrizko eskubidea den. Baina, nork eta zerk bihurtu du etxebizitza arazo larrienetako bat egungo gizartean?

Galdera horri erantzuna ematen saiatu dira Maia Beitia, Ane Elizegi eta Irati Tranche, Kanpotiarrak tartean. 

Push

Bartzelona, Milan, Toronto, Valparaíso, Seúl edo Uppsala dira Leilani Farhak bisitatu dituen hirietako batzuk. NBEko etxebizitza-eskubideari buruzko kontalari berezia da Farha, eta Fredrik Gertten kazetari suediarra izan du bidelagun bidaia horietan. Emaitza 'Push' da, mundu osoko hiri handietan etxea aurkitzeko edo mantentzeko drama islatzen duen dokumentala. 


Jaurlaritza Logoa