Zuzenean

Oihana Azkue

'Musika Plazan', akordeoiari omenaldi bat

Akordeoia izan bazen ere Xabier Zabalaren lehen musika tresna, orain artean ez dio eskaini lan oso bat instruentu honi. 'Musika Plazan' disko-liburuxkarekin atera du arantza bihotzetik.

Audio_placeholder

'Musika Plazan', akordeoiari omenaldi bat

Loading player...
Xabier Zabala |XABIER LERTXUNDI
Xabier Zabala |XABIER LERTXUNDI

'Musika Plazan' izenarekin kaleratu berri du Xabier Zabalak akordeoiari eskainitako 12 abestiz osatutako disko-liburuxka. Hitzaurrean, herrikide duen Andoni Egañak dioen legez, lan honekin arantza bat ateratzen du musikari eta konposatzaile zarauztarrak. Izan ere, akordeoia izan bada ere bere bizitzako lehen musika tresna, orain artean ez zion eskaini merezitako arreta eta lana jarritako lan bat instrumentu honi.

Kultur Tartean izan da Xabier Zabala, eta bertan azaldu digu zein izan den lan honen abiapuntua eta zein helbururekin argitaratu duen, baina hitz egin digu nafarroan bizi zuen osaba soinujolea entzutean sentitzen zuen atseginaz edota aitak mutil-koskorretan lehenengo akordeoia oparitzean sentitu zuen zirraraz ere.

Jaurlaritza Logoa