Zuzenean

Oihana Azkue

«Helburua Imanol Urbietaren obra guztion eskura izatea da» Itziar Perez Ziriza

Imanol Urbieta Beka jarri du abian Zarauzko Udalak, eta badu sariduna: Itziar Perez Ziriza nafarrak eskuratu du, eta bera izango da datozen sei hilabeteetan musikari eta konposatzaile zarauztarraren ondarea sailkatu eta guztiontzat eskuragarri jartzeko lanaren arduraduna.

Audio_placeholder

«Helburua Imanol Urbietaren obra guztion eskura izatea da» Itziar Perez Ziriza

Loading player...
Imanol Urbieta (Zarauzko musika eskolako argazkia)
Imanol Urbieta (Zarauzko musika eskolako argazkia)

Ez da hauts gehiegi harrotu behar gure haurtzaro garaietako oroitzapenetara jo eta Imanol Urbietaren doinuren batekin topo egiteko. Milaka lan egin zituen musikari, konposatzaile eta pedagogo zarauztarrak. Asko dira gutariko bakoitzaren oroitzapenen kutxan gordeak direnak, baina behar baino gutxiago modu ofizial eta eskuragarri batean jasoak direnak.

Horri erremedioa jarri asmoz abiatu zuen Zarauzko Udalak Imanol Urbieta Beka, et badu dagoeneko irabazlea: Itziar Perez Ziriza nafarrak burutu beharko du lan hori datozen sei hilabeteetan.

Nafarroako Unibertsitateko musikaren didaktikako irakaslea da Itziar Perez Ziriza, eta pasioz bizi du proiektu hau.  Haurtzaroan, euskaraz jakin ez arren aitak abesten zizkion doinuek behar bezala jaso eta antolatu nahi ditu. Hori izango du datozen sei hilabeteetako egitekoa. Baina ez da horretara mugatuko: baditu aurreragoko planak ere, eta Imanol Urbietaren materialari erabilera pedagogiko berriak emateko asmoa ere badu.

Jaurlaritza Logoa