Zuzenean

Oihana Azkue

«Nire helburua ez da literatura ona egitea, irakurleei zirrara sortzea baizik»

'Faith' nobela proiektuarekin eskuratu du Lander Garrok XX. Augustin Zubikarai Saria, eta duela bi aste eskas Etxepare Itzulpen Saria eskuratu zuen, Eider Rodriguezekin batera, azken honen 'Bihotz handiegia' ipuin-bildumaren gaztelerarako itzulpenagatik. 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat', intsumisioari buruzko dokumentalarekin ere herriz herri dabil zinema aretoetan bere lana aurkezten. Gaur kultur tartean lagun izan dugu.

Audio_placeholder

«Nire helburua ez da literatura ona egitea, irakurleei zirrara sortzea baizik»

Loading player...
Lander Garro
Lander Garro

«Ni idazle galtzailea naiz, eta gustura nago hala izateaz, literaturgintzak dakarren parafernalia horretatik at, pozik bizi naiz» dio Lander Garrok. Nola neurtu galtzaile ala irabazle den bat? galtzailetzat du bere burua, azken aldian bere bizkar erori diren sariek bestelakorik badiote ere. Zorioneko galtzaile ordea, eta tituluek baino bizitzak, hezur haragizkoak, algara eta negar malkozkoak gehiago asetzen du Lander Garro.

«Pudorosoa den arren» nahikoa biluzi da idazle eta zinemagilea (itzulpen lanak egin baditu ere, ez omen da itzultzailea, bere esanak errespetatuz beraz, ez diogu izendapen hori jarriko) kultur tartean izan dugun solasaldian. «Zer nahi duzu kontatzea?» galdetu du elkarrizketa abiatu eta minutu gutxira. «Idazleak beti pentsatzen du idazten duena irakurleen interesekoa dela»  aitortu du solasaldi amaieran. Tartean pasa ditugu literatura, harrokeria, harrotasuna, egolatria, beldurra, zirrara...idazterakoan bezala kontatzerakoan ere badakielako entzuleek entzun nahi dutena kontatzen. Bera, Lander, kontatu nahi duzuna.

Jaurlaritza Logoa