Zuzenean

Ion T. Barrena / Ainara Rodriguez

«Kezkaren eta arduraren» artean, birusaren hedapena geldiaraztea dute helburu Udalek

Astelehen honetatik aurrera baheketa masiboak egingo dituzte Beasainen eta Zumaian, pasa den astean Zaldibian egin bezala. Hiru herri horietako alkateek azaldu dute Naiz Irratian «kezkaz» begiratzen diotela egoerari, eta helburua bakarra dela: birusaren transmisioa ahalik eta gehien murriztea.

Audio_placeholder

«Kezkaren eta arduraren» artean, birusaren hedapena geldiaraztea dute helburu Udalek

Loading player...
Hainbat herrietan egin bezala, baheketak egingo dituzte Beasainen eta Zumaian datozen egunetan (Gorka RUBIO/FOKU)
Hainbat herrietan egin bezala, baheketak egingo dituzte Beasainen eta Zumaian datozen egunetan (Gorka RUBIO/FOKU)

Beste herri batzuetan egin diren baheketa masiboetan bezala, Beasainen eta Zumaian gaur hastekoak dituzten galbaheetan «asintomatikoak diren, baina gaitza duten» pertsonak atzematea dute helburu.  

Beasaingo alkatea den Aitor Aldasorok, Zumaiako alkate Iñaki Ostolazak eta Zaldibiako alkate Eztitxu Mujikak egoeraren larriaz ohartarazi dute, eta «kezkaz» eta «arduraz» bizi duten arren, asteburuan indarrean sartu diren arau-gomendioen aurrean herritarrek eredugarri jokatu dutela uste dute. 

Jaurlaritza Logoa