Zuzenean

Asier ERRASTI

Yoga, inoiz baino garrantzitsuagoa bizi ditugun garaietan

Hasier Rekondo yoga irakaslea izan da ASTEBURUKO HARIA saioan. Berak azaldu digu bizi ditugun garai ez-egonkor hauetan alderdi fisikoa eta emozionala berriro elkartzeko premia dugula. Eta inguratzen gaituenari beste ikuspegi batekin aurre egiteko balioko digula praktika honek.

Audio_placeholder

Yoga, inoiz baino garrantzitsuagoa bizi ditugun garaietan

Loading player...

Hasier Rekondoren ustez yoga adar asko dituen zuhaitz bat da. Eta garrantzitsuena, norberari hoberen egokitzen zaion adarra aukeratzea da. Azkenaldian, oso modan jarri omen da Rekondoren ustez 'Hatha' yoga, mugimendu eta intentsitate handikoa dena. Baina, badira beste asko alderdi emozionalari eta egoera meditatiboari gehiago erreparatzen diotenak.

Gakoa, norberak nahi eta behar duen horri erantzungo dion yoga disziplina aurkitzea da.

Hasier Rekondok gaur-egun klaseak online eta euskaraz ematen ditu Euskaltzaleen Topaguneko parte den Getxoko Egizu elkartearen bitartez. Informazio gehiago, hemen.

Jaurlaritza Logoa