Zuzenean
Inaxio Esnaola aurkezle eta gidariarekin hitz egin dugu 'Musikharia' saioan. Izan ere igande honetan abiatuko heavi metal saioaren denboraldi berria. Kontatu digu eraberrituta itzuliko dela Burdinola.
Programaren egitura berritzea erabaki du Esnaolak, mundu mailako eta Euskal Herriko metal doinuak izango dira protagonista, baina horiek hedatzeko modua desberdina izango da. Nobedade bilduma bat eskaini ordez, disko berri bat izango da saioaren ohiko oinarria. Ordea, programak bestelako proposamenak ere izango ditu: Euskal Herriko metal taldeei elkarrizketak, Euskal Herriko Heavy Metalaren historiari buruzko atal monografikoak eta saio bereziak.
2001ean sortu zuten saioa, eta ordurik metal doinuak euskaraz hedatu dituzte irrati uhinetan eta Interneten. Naiz Irratian ibilbide luzeari jarraipena ematea du helburu Esnaolak.