Zuzenean

Ion GARATE

«Aterpetxe bat izan nahi du Mendi Film festibalak»

Mendi Film jaialdiaren 13. edizioa ospatuko da aurten abenduaren 4tik 13ra bitarte. Sail ofizialean 18 herrialdeetako 54 film izango dira lehian, honela mundu osoko mendiko zinemagintza ordezkatuz. Lehen aldiz, internet bidez jarraitzeko aukera ere izango da jaialdia. NAIZ irratian izan dugu Aitor Elduaien BBK Mendi Film jaialdiko komunikazio arduraduna. Aurtengo Mendi Filmak «aterpetxe» izan nahi duela azaldu du, beste hainbat xehetasunen artean. 

Audio_placeholder

«Aterpetxe bat izan nahi du Mendi Film festibalak»

Loading player...
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. ediziora 175 lan aurkeztu dira, 36 herrialde ordezkatuz, inoiz baino gehiago. Sail ofizialean 54 film izango dira lehian, 18 herrialdetakoak. Honetaz gain, «Euskal Herrian ekoitzitako bost film ere izango dira eta horietako lau euskaraz», azaldu du gurean izan dugun Aitor Elduaien BBK Mendi Film jaialdiko komunikazio arduradunak. Adierazi du «artepetxe» izan nahi duela aurtengo Mendi Film jaialdiak.

Elduaienek azaldu duenez, filmak hiru gune nagusitan eskainiko dira: «Bilboko Euskalduna Jauregian, BBK Salan eta Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan». Aurtengo uzta «oso polita» izango dela azpimarratu du Mendi Film jaialdiko komunikazio arduradunak. 

Gainera, lehenbiziko aldiz, sarean ere jarraitu ahal izango dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko edukiak. Hori gutxi balitz, Elduaienek azaldu du espero duela erabaki hori datorren edizioetan ere mantentzea, «honela, jendearengana mendiko zinemagintza helarazteko».

Jaurlaritza Logoa