Zuzenean

Ainara Rodriguez

Saretxe etxebizitzaren aldeko sarea: «Bizilagunak auzotik joaten ari dira ezin dietelako baldintzei aurre egin»

Saretxe etxebizitzaren aldeko sarea kezkatuta dago Gros auzoan etxebizitzak bizi duen egoerarekin. Azken denboraldian hainbat bizilagun auzotik joan egin behar izan dutela salatzen dute; «isilpeko erbesteratzea» gertatzen ari dela diote. Manifestazioa deitu ostegunerako egoera salatzeko. Monica Zapirainek azaldu du Informazioren Harian. 

Audio_placeholder

Saretxe etxebizitzaren aldeko sarea: «Bizilagunak auzotik joaten ari dira ezin dietelako baldintzei aurre egin»

Loading player...
Azora funts putreak 300 etxebizitza erosi ditu Gros auzoan
Azora funts putreak 300 etxebizitza erosi ditu Gros auzoan

Problematika ezberdinek eragiten dute aldi berean Gros auzoko etxebizitzaren egoera «txarrean»: Azora funts putreak 300 etxebizitza ditu, Claret ikastola saldu egin dute, eta gainera, hotel bat eraikitzeko mugimenduetan dabil gotzaindegia. Horrek guztiak, bertako bizilagunen etxebizitza baldintzak kaskartu eta, areago, auzotik joatera ere behartu dituzte. 

Euren egoera zertan den azaldu digu Monica Zapirainek, Saretxe etxebizitzaren aldeko sareak eta Azora funtsak kaltetutako bizilagunak. 

Ostegun honetan manifestazioa antolatu dute 'Etxebizitza auzotik auzoarentzat' lemapean; Ategorrieta hiribidetik abiatuko da 20:00etan. 

Jaurlaritza Logoa