Zuzenean

Oihana Azkue

'Orainmenean', iraganeko zuloak betez oraina eraikiz

'Orainmenean' ikuskizun eta liburuska sortu ditu Txakur Gorria sormen Kolektiboak. Bertako kidem Nerea Ibarzabalek azaldu digu zer landu nahi izan duten kultur tartean.

Audio_placeholder

'Orainmenean', iraganeko zuloak betez oraina eraikiz

Loading player...
'Orainmenean'
'Orainmenean'

Historia garaileek idazten dute, eta garaileak ohikoan gizonezkoak izan ohi dira. Bertsolaritza ez da salbuespen bat izan Nerea Ibarzabal bertsolari eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kidearen aburuz. Hori dela eta, bertsolaritzaren genealogia feminista bat egin nahi izan dute. Iraganeko zuloak betez, oraina eraikitzeko bidea eginez.

Bertso saio bat da finean 'Orainmenean' baina emakumeek gidatua, eta emakumeek egina, hitzak eta irudiak partekatzen dituen saio berezia. Izan ere, irudiak garrantzi handia du lan honetan, besteak beste, emakume bertsolarien historia aztertzen hastean, izen asko topatu baitituzte sortzaileek, baina informazio gutxi,  eta sarritan aragazkirik ere ez. Argazkirik ez zuten bertsolarien kasuan eurak egin diote ilustrazio bat. Honela, 'Orainmenean' liburuska bat ere bada.

Nerea Ibarzabalek eman dizkigu proiektu honi buruzko xehetasunak kultur tartean.

Jaurlaritza Logoa