Zuzenean

Bigarren Kafea

Iñigo Aranbarri: «Kultur goseak gaina hartu dio kezka eta beldurrari»

Audio_placeholder

Iñigo Aranbarri: «Kultur goseak gaina hartu dio kezka eta beldurrari»

Loading player...
Iñigo Aranbarri Bigarren Kafean
Iñigo Aranbarri Bigarren Kafean

Momentu goxoa bizitzen ari da Iñigo Aranbarri (Azkoitia, 1983), bai lan aldetik, baita errekonozimendu aldetik ere, eta gaztea izan arren, bere ibilbidea luzea da antzerki, zinema eta telebistan.

Azken aldian, biran dabil aipatu izan dugun 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanarekin.  Antzerki munduan buru belarri dabil, azken urteetako lan esanguratsu askotan parte hartu du: Garbi Losadak zuzenduriko 'Einsten', 2012 eta 2015ean Donostia Saria jasotako Dejabu panpin laborategiaren 'Gure bide galduak' eta 'Arrastoak', Hika teatroaren 'Txarriboda', Alex Gerediagaren 'McBeth'... Zineman eta telebistan ere aritzen da, orain gutxi estreinatu den 'Patrian', adibidez.

Joan den astean gainera 'Ihesaldia' telesailean egindako lanagatik Besarkada saria jaso zuen, Euskal aktoreen batasuneko kideek banatzen dutena. Hain lanpetuta dabilen arren, aurkitu du tarte bat Bigarren Kafean gurekin hitz egiteko.

 

Jaurlaritza Logoa