Zuzenean

Ion GARATE

«Helburu nagusia Oberstdorfeko mundiala da»

Pasa den asteburuan, Imanol Rojok Espainiako rollerski txapelketa irabazi zuen Jacan, denboraldia ezin hobeto hasiz. Iaz bere ibilbideko denboraldirik onena egin zuen Munduko Kopako 30 onen artean sailkatuta eta aurten hori mantentzea izango du helburua. Bestetik, otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran Oberstdrofen jokatuko den Munduko Txapelketan maila onari ematea ere izango du xede.

Audio_placeholder

«Helburu nagusia Oberstdorfeko mundiala da»

Loading player...
Imanol Rojo Pyeongchango jokoetan. (Jonathan NACKSTRAND/AFP)
Imanol Rojo Pyeongchango jokoetan. (Jonathan NACKSTRAND/AFP)

Espainiako rollerski txapelketa irabazita, ezin hobeto hasi du denboraldia Imanol Rojo iraupen eskiatzaileak.  Iaz bere ibilbideko denboraldi onena egin zuen, eta orain hasiko den honi ekingo dio Munduko Kopako 30 onenen artean mantentzeko helburuarekin, eta otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran Oberstdorfen (Alemania) jokatuko den Munduko Txapelketan maila onari eusteko xedearekin.  

Gainera, denboraldi honetatik aurrera, Munduko Kopako probak Beijing 2022rako sailkapenari begira puntuagarriak dira. Rojorentzat hirugarren Olinpiar Jokoak izango lirateke Txinakoak.

Jaurlaritza Logoa