Zuzenean

Bigarren Kafea

Nola ulertu behar dira autore klasikoak gaur egun?

Audio_placeholder

Nola ulertu behar dira autore klasikoak gaur egun?

Loading player...
David Humen eskultura Edinburgoko Unibertsitatean
David Humen eskultura Edinburgoko Unibertsitatean

Black Lives Matter mugimenduak historia errebisatzen du eta orain arteko zapaldu/zapaltzaile dikotomia azpimarratzen du. Esklabutzaren aldeko monumentuak eraitsi ditu eta orain arte ukiezinak ziruditen pertsona historiko batzuk arrazista bezala seinalatu ditu. 

Mugimendu horren olatuan, Edinburgoko Unibertsitateak David Hume filosofoaren izena zeraman eraikinari izena aldatzea erabaki du, pentsalariaren iritzi arrazista eta esklabistengatik. Horrek hainbat zalantza sortu ditu: nola irakurri autore klasikoak gaur egun? Epaitu ditzakegu gaur egun garaiko testuingurua kontuan hartu gabe? 

'Kanpotiarrak' tartean, Maia Beitia galdera horri erantzuten saiatu da: «Autore bat bere testuinguruan ulertu behar dugu. Guk gure arazoak dauzkagun bezala, beraiek beste arazo batzuk zituzten eta horiei erantzuna ematen saiatzen ziren. Hori ulertzeak ez du esan nahi beraien kontraesanak justifikatzen ari garenik»

 

 

Jaurlaritza Logoa