Zuzenean
Jantokiena «behar-beharrezkoa» den zerbitzu bat dela azaldu du Maribel Alberdik Informazioaren Harian, familia askorentzat «euren seme-alabek duten eguneko jatordu garrantzi bakarra». Horregatik, kolektiboaren egoerari begiratzeko eta lana segurua izan dadin beharrezko «plangintza» ezartzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari, «inprobisazioa« alde batera utzita.
Kolektiboaren gehiengoa «emakumeak, oso lanaldi txikikoak eta prekarioak» osatzen dutela kontatu du; baina grebarako gogoz eta griñez daudela euren egoera iraultze aldera.
Azteazken honetako hiru greba egunetan lehenengoa dute; urriaren 27an eta 29an izango dira hurrengoak, ba,din eta, Hezkuntza Sailarekin egitekoa duten bikerak ez dituen gauzak aldatzen. Atzo arratsean luzatu zuen Hezkuntza Sailak bilera egiteko proposamena greba deitu duten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuei. Alberdik begionez ikusi du hitzordua, baina susmoa du ez ote den trikimailu bat greba bertan behera uzteko.