

Zuzenean 21:00h - 23:00h
MusikHaria
23:00h - 00:00h
Game Erauntsia
00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

'Beste bat' saioetan hasi, gustua hartu eta irratsaioren bat egingo lukeela aipatu zigun udan Antonio Iriartek.
Hartara, bere musikarik kuttunena ardatz hartuta astetik astera 'Global Musik' izeneko irratsaioa gidatuko du, astelehenetan, 22:00etatik 23:00etara.
«Skabideanen gabiltzala kanpoko musika ugari entzun genuen bolada batez, batez ere Karibe aldeko doinuak. Baina denetarik entzun dut, baita 'El Canto del loco' ere, hortaz, batek daki zer entzungo dugun 'Global Musik' saioan», aipatu digu Iriartek.
Duela bi aste eman zion hasiera ibilbide honi eta gaur berriz ere bueltan da. Bitartean, hor daukazue MusikHaria saiora egin zuen bisitako elkarrizketa.