Drag kultura da 'Txorimalo: normalaren uxatzaile' ikuskizuneko protagonista

Txorimalo: normalaren uxatzaile' ikuskizunaren helburua Drag kulturak izandako ibilbidearen errepasoa egitea da. Yogurinha Borovaren ibilbide artistikoa eta Ibai Fresnedoren ikuspegi kritiko eta aktibistatik abiatuko da obra.

Loading player...
Asier ERRASTI|2020/10/17
Eknc0xmwaae9hth
'TXORIMALO: normalaren uxatzaile'

Yogurinha Borova (Eduardo Gaviña) aktorea, abeslaria, kabaretaria, transformista eta argazkilaria da. Ibai  Fresnedo, aldiz, aktibista maritxua eta EH-ko sexu askapen mugimenduko kidea da.

Eta hain zuzen, biak elkarrekin proposamen multidiziplinarra egingo digute 'Txorimalo: normalaren uxatzaile' proiektuaren bidez. Bertan esposaketa txikia, ikus-entzunezkoak, abestiak, performance-ak eta eztabaidarako guneak izango dira.

 

 

Urriaren 20tik 23ra Bilboko Aldama Fabre Gallery aretoan izango dira ikuskizunak, arratsaldeko 20:00tatik aurrera.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia