Zuzenean

naiz irratia

Jabi Arana (TOPA): «Guk ere hamar euroko zerbitzua ematea nahi dugu, ez zazpi eurokoa»

Tolosaldean urteak daramatzate herritar batzuek ospitale publiko baten beharra aldarrikatzen. Azken egunotan, berriro ere lehen lerroan jarri da eztabaida hori Tolosako Asuncion klinikan berrogei kasu positibo inguru antzeman direnean. Tolosako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kidea da Jabi Arana eta Naiz Irratian azaldu du nahi duten gauza bakarra gainontzeko euskal herritar guztiek duten osasun zerbitzua dela.

Audio_placeholder

Jabi Arana (TOPA): «Guk ere hamar euroko zerbitzua ematea nahi dugu, ez zazpi eurokoa»

Loading player...
Tolosako Asuncion klinika. (Jon URBE/FOKU)
Tolosako Asuncion klinika. (Jon URBE/FOKU)

Azken egunotan Covid-19arekin lotutako berrogei kasu inguru baieztatu dira Tolosako Asuncion klinikan. Horrek atzera berriz lehen lerrora ekarri du bailaran eskatzen duten Ospitale Publikoaren beharra. Informazioaren Harian izan da Jabi Arana, TOPA, Tolosako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kidea eta azaldu du egoera kezkagarria dela.

«Klinikak hasieran ez zituen ateak itxi ere egin nahi». Kasu positiboak izanagatik ere, Aranak azaldu du Asuncion Klinikako zuzendaritza hasieran bere eguneroko martxarekin jarraitzen saiatu dela. «Horrek agerian uzten ditu klinikako beste hainbat kontu». Aranak gogoratu du Tolosaldea dela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 65.000 biztanletik gora izan eta ospitale publikorik ez duen bailara bakarra.

«Guk ere hamar euroko zerbitzua ematea nahi dugu, eta ez zazpi eurokoa». Lakuak osasun sistema publikora bideratzen duen zenbatekoa eta Tolosako klinikara bideratzen duena haintzat hartuz, kalkulu hori egin du TOPA plataformak. Sistema publikoa, herritar bakoitzeko 10 euro bideratzen direla, baina Asuncion Klinikan zazpi.

Aranak azaldu du Lakuatik Tolosaldean osasungintzan arazorik ez dagoela eta Asuncion Klinikak beharrezkoa den zerbitzua ematen duela justifikatzen dutela. Gaineratu du, ordea, gainontzeko herritarrek euren osasun zentroetan jasotzen dutenaren aldean eskasa dela Asuncion klinikan jasotzen dutena. Horregatik manifestazioa deitu dute biharko.

Jaurlaritza Logoa