Zuzenean

Ion GARATE

«Eskaera hori gure etxeko lana da. Egin beharreko gauza bat egin gabe dago»

Euskal Herria Kirolakek UEFAn sartzeko eskaera egin behar duela gogorarazi dio Euskadiko Futbol Federazioari, 2018ko abenduan aho batez adostu zena. Hori, ofizialtasunera bidean egin beharreko pausu bat da eta ia bi urte igaro diren honetan, oraindik ez da gauzatu. NAIZ irratian izan dugu Kike Zurutuza Euskal Herria Kirolako kidea, eta azaldu du eskaera hori «euskaldunok egin beharreko etxeko lan bat» dela.

Audio_placeholder

«Eskaera hori gure etxeko lana da. Egin beharreko gauza bat egin gabe dago»

Loading player...
Euskal Herria Kirolakek pausuak emateko eskatu dio EFFri Euskal Selekzioaren ofizialtasunera bidean. (Endika PORTILLO/FOKU)
Euskal Herria Kirolakek pausuak emateko eskatu dio EFFri Euskal Selekzioaren ofizialtasunera bidean. (Endika PORTILLO/FOKU)

UEFAn sartzeko eskaera egiteke duela gogorarazi dio Euskal Herria Kirolakek Euskadiko Futbol Federazioari. 2018ko abenduan lortu zuten akordioa, aho batez gainera, eta ia bi urte pasa diren honetan oraindik ez da mugimendurik egin. Gurean izan dugu Kike Zurutuza Euskal Herria Kirolako kidea eta azaldu du eskaera hori «euskaldunok egin beharreko etxeko lan bat» dela, «egin beharrekoa» gainera.

Jaurlaritza Logoa